Araudia

Ibilaldia ez da lehiaketa bat, baizik eta hainbat gauzetaz gozatzeko ibilaldia: inguruneaz, konpainiaz...Gainontzekoak errespetatu; nor bere erritmora doa.

Probaren egunean gutxienez 18 urte edo gehiago duten korrikalariek parte hartu dezakete.

Kaskoa derrigorrez jantzi beharko da. Ez zaio parte hartzen utziko kaskorik ez daramanari.

Ibilaldian parte hartuko duten korrikalari ez federatuek aseguru bat izango dute, horren kostua izen-emate kuotan jasota dago.

Gehienez, 200 parte-hartzaile inskribatu ahalko dira ibilaldian, eta izen-ematearen ordena mantenduko da muga hori errespetatzeko. Izena emateko azken eguna urriaren 29a izango da, astelehena, 13etan. Izen-ematea iru bide hauetatik egin daiteke: batetik, web: http://bttsierracantabria.blogspot.com.es  alaguardia.aitor@ayto.alava.net helbidera e-posta bat bidaliz; eta bestetik, 945 60 02 52 telefonora deituz (lanegunetan, 8etatik 15retara; AiToR). 31 baino lehen kuota sartu beharko da izen-ematea egiten den unean emango den kontu zenbakian.

Ibilbidea moldatu ahalko da aurretiko abisurik gabe: unean uneko klimagatik, bestelako egoerengatik edota ezinbesteko arrazoiren bategatik.

Korrikalariei eskatzen zaie ingurumena errespetatu dezatela, eta bakarrik zehaztutako ibilbidetik joan daitezela. Egokitutako lekuetan besterik ezingo da hondakinik bota. Ibilbide osoa seinaleztaturik egongo da. Antolatzaileek txirrindulari eta autoak izango dituzte parte-hartzaileak laguntzeko.

Proba honetan izena ematearekin batera adierazi nahiko da: araudi hau onartu eta beteko delaren konpromisoa hartzen dela, eta antolakuntzak ematen dituen unean uneko aginduak ere bai. Hori guztia, ibilaldiaren garapen egokirako eta parte-hartzaileen segurtasunerako.

Parte-hartzaile guztiek antolakuntza salbuesten dute edozein erantzukizunetatik: a) istripuengatik, b) norberaren kalteengatik, c) kalte materialengatik. Aipaturiko erreklamazioak azalpenezkoak dira soil-soilik, ez dira mugatzaileak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario